PNV, PSE eta PPk IRPHaren alde egin dute Donostian

firmas_donos

PNV, PSE ETA PPk IRPHaren KALTETUEK EUREN DIRUA BERRESKURATZEAREN AURKA GIN DUTE

PNV, PSE ETA PPk IRPHaren ALDE INDARRAK BATU DITUZTE DONOSTIAKO UDALBATZAN

DAGOENEKO 30etik GORA EPAIEK EBATZI DUTEN BEZALA DIRUA ITZULTZEA DEFENDATZEN ZUEN EH BILDUREN MOZIOA BAZTERTUA IZAN DA

Donostia, 2014-12-18

Donostiako udalbatzan gaur PNV, PSE eta PPk euren indarrak batu dituzte abusuzko IRPH indizearen arabera bidegabe kobraturiko dirua itzultzea eskatzea ekiditeko.

Dagoeneko hogeita hamar baino gehiago dira IRPHa abusuzkoa delako baliogabetu eta Kutxabank bidegabe kobraturikoak itzultzera zigortzen duten epaiak, eta EH Bilduren mozioak Kutxabanki eskatu nahi zion itzultze hau kaltetuak izan diren familia guztiei aplikatzeko, epaitegietara jotzera behartu gabe.

PNV, PSE eta PPk ordezko testuak aurkeztu dituzte itzultze-eskaera hori ezabatu eta edukirik gabeko planteamenduak gehituaz, funtsezkoa den gaia atentzio-gunetik kendu nahian, hau da, IRPHaren aplikazioa abusuzkoa izan dela eta bidezkoa lapurturiko itzultzea dela. Justiziak oso garbi esan du.

PNV-PSE-PP troikak IRPHaren abusuaren alde eman dituen bozken batuketaz, EH Bilduren mozioa baztertua izan da.

IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak barregarri deritzo PNV, PSE eta PPk IRPHaren defentsan burugogor jarraitzeari, epaitegiak oso garbiak izaten ari diren honetan, eta exijitzen die argitu dezatela ze interes ezkutatzen dituzten herritarrak modu honetan zigortzen jarraitzeko.

One response to “PNV, PSE eta PPk IRPHaren alde egin dute Donostian

  1. hilary nkem

    Kaixo,
    Hau da, oro har, publiko hori Hilary Mr, mailegu emaileak pribatua ditu ireki finantza-aukera bat edozein finantza-laguntza behar guztiontzat informatzeko. Mailegua out ematen dugu Pertsonek, enpresek eta enpresen% 2 interes-tasa bat termino eta baldintza argi eta ulergarria pean. harremanetan gaur gurekin harremanetan e-mail bidez: (hilarynkem@outlook.com)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *