Ohar garrantzitsua gure abokatuen inguruan

Donostiako Merkataritza Arloko 1. Epaitegiaren 156/14 epaia ezagutzera eman ondoren, non gure elkarteko familia baten salaketa guztiz onetsia izan zen eta mailegu batetan IRPHa baliogabetu duen lehen epaia izaki, garrantzi honetako berri batek sortzea espero zatekeen iskanbila sortu da.

Abokatu-bufete profesional askok epaiaren balorazioa egin dute medio eta sare sozial desberdinak erabiliz, eta kaltedunei euren zerbitzu profesionalak eskeiniaz. Ez dugu inolako eragozpenik. Baina ikusi dugu nola, horrelako publizitate uholdearen ondorioz, zenbait sare sozialetan kaltedun batzuk dioten gu laguntzen gaituzten abokatuak horietako bufete batzuetan egiten dutela lan, eta hori ez da egia. Inolako gaizki-ulerturik egon ez dadin, ondorengo puntuak argi utzi nahi genituzke:

  • Gu laguntzen gaituzten abokatuak Maite Ortiz eta José María Erauskin dira, euren inguruko beste batzuez gain.
  • Maite Ortiz eta José María Erauskin abokatuek Abogados Res despatxuan egiten dute lan (www.abogadosres.com)
  • Maite Ortiz eta José María Erauskin abokatuek prestatu dituzte gure elkartetik aurkeztu diren salaketa guztiak, berriki irabazi dugun epaiarena eta bihar, maiatzak 21, aurkeztuko diren 30ak barne.
  • Maite Ortiz eta José María Erauskin abokatuek ez dute xentimorik kobratu elkarte honetatik. Musutruk laguntzen gaituzte (beste elkarte batzuri laguntzen dieten bezalaxe), guk bezala ulertzen baitute hau bidegabekeria bat dela, sufrimendu asko eragiten duena.
  • Bihar aurkeztuko ditugun 30 salaketen tasak familia bakoitzak ordainduko ditu bere poltsikotik.
  • Maite Ortiz eta José María Erauskin abokatuek ez dute 30 salaketa hauetatik ere kobratuko, IRPHaren aurkako estrategia orokor baten barruan daudela ulertzen baitute. Hala ere, gutxienez afari batetara gonbidatzen utziko digutela espero dugu 🙂
  • Prokuradoreek ere ez dute kobratuko. (Hauek ere afaltzera! 🙂 )
  • Uste dugu abokatu bufete guztiek dutela euren zerbitzuak eskeintzeko eskubidea, baina gaizki-ulertuak nahita bultzatu gabe beti ere.
  • Abogados Res ere abokatu-bufete profesional bat da, eta edozein kaltedunek kontratatu ditzake euren zerbitzuak.
  • Uste dugu kaltedun guztiek dutela epaitegietara jotzea erabaki eta gogokoen duen abokatua aukeratzeko eskubidea. Hala ere, elkarte honen helburua da kaltedun guztientzat justizia lortzea, inork epaitegietan borrokatu beharrik izan gabe.

14 responses to “Ohar garrantzitsua gure abokatuen inguruan

  1. Kriston lana egiten ari zarete !!!!
    Zorionak !!! eta Mila Esker !!!

  2. Soy un perjudicado por el IRPH en una hipoteca que tengo por una casa en Málaga. Conocéis abogados de esta localidad que colaboren con esta plataforma. Gracias.

  3. Hola soy uno mas me han estado aplicando el irph y soy de gijon, que pasos debo seguir

  4. HOLA SOY UNA AFECTADA DE ASTURIAS ,EL BANCO ME OBLIGA A PONER UN INTERES FIJO Y NO ME DA OPCION A CAMBIAR AEURIBOR ,MI BANCO ES LA CAIXA ….ME GUSTARIA SABER Q PUEDO HACER PORQUE NO ME ENTERO DE NADA DE LO QUE ME DICEN Y ME VA A QUEDAR UNA HIPOTECA ALTISIMA PARA TODA LA VIDA.AGRADECERIA Q ME AYUDARAN ….GRACIAS

  5. Buenas tardes, tenemos una hipoteca en el Santander referenciada al irph, somos de Málaga. Conocen algún abogado de aquí que este gestionando este tema?

  6. juan ignacio

    Yo soy un afectado mas del irph con kutxabank y tambien quisiera denunciar,con quien me podria poner en contacto.
    Muchas gracias a todos por luchar por las injusticias.

  7. juan ignacio

    Hola se me olvido comentar que el sustitutivo que tengo del irph era el CECA que tambien desaparicio,soy de Portugalete ( Vizcaya).

  8. José Joaquín

    Hola, yo soy un afectado más por IRPH, desde que desapareció CECA, indice anterior que tenía en mi Hipoteca, me quedan aún 15 años y pago 3.25% .Alguien me puede ayudar mi Banco es el BMN ( antigua Caja Murcia) y soy de Murcia

  9. Hola soy lupe ..alguien sabe si aquí en Barcelona hay plataforma de afectados por el IRPH

  10. Hola, soy otro afectado mas por el irph y de malaga, quisiera saber si hay algun abogado en la ciudad que este llevando el tema o de la plataforma irph stop. Agradeceria cualquier informacion o contacto. Muchas gracias

  11. María Fuentes

    Podéis por favor facilitarme el correo de Maite Ortiz y de José Mª Brauskin para hacerles unas consutad juridicas. Gracias.

  12. Hola, hE demandado con Arriaga, por el irph con uci, no tengo mucha prisa que salga la sentencia pues hay que esperar a que se pronuncie el Tribunal Supremo, supongo que no tardará mucho, vivo en irun, solo quería decir, que me siento orgulloso de que haya personas como vosotros luchando por las familias afectadas, MUCHAS GRACIAS.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *