Kutxak babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratu du 2.900 euroko zorragatik eta IRPHa, abusuzko klausulak, abokatu zital bat eta Eusko Jaurlaritzaren konplizitatea medio

lorena

Lorenaren kasua bereziki eskandalagarria da. Bere etxea galdu du, baina azken hitza ez dago oraindik esana, ez baitugu bidegabekeria hau onartuko.

2006an, Errenterian egokitu zitzaion babes ofizialeko etxebizitza erosteko hipoteka bat sinatu zuen Kutxarekin. Hipoteka hau IRPH Cajas indizeari lotu zen.

2010an bere egoera ekonomikoak okerrera egiten du eta dagoeneko Europak gaitzetsia zuen IRPH Cajas indizearen arabera kalkulatutako kuotak ordaintzeko arazoak izaten hasten da.

2011n Kutxak jakinarazten dio 2.900 euro zor dituela, eta bere talde juridikoa abian jartzeko mehatxua egiten dio. Talde horren kostuak direla eta, zorra 14.000 eurotara igoko omen litzateke. Astebete igarota, Kutxak dagoeneko 14.000 euro galdegiten dizkio, eta orain mehatxua mailegua bere osotasunean eskatzeko eskubidea emango lioken klausula bat aplikatzearena da.

Lorenak Eusko Jaurlaritzaren Hipoteken Bitartekotza Zerbitzura jotzen du, eta bitartekotza egiteko Kutxari “negoziazioen amaieraren ziurtagiria” eskatu behar diola esaten diote. Kutxak baieztatzen dio negoziazioa amaitu dela, baina ziurtagiria emateari uko egiten dio, uste baitu ez dagoela bitartekotzarako lekurik. Beraz ez dago bitartekotzarik, Eusko Jaurlaritzak ez baitu bitartekotzarik egiten Kutxak ez baldin badu hala nahi (!!)

Horrela Lorena babesgabe dago, eta Kutxak zorra puztutzen darrai, etengabe igotzen doan IRPH Cajas indizearekin (nahiz eta manipulagarria zelako indize hau bertan behera uztea agintzen zuen Ministeritza Agindua dagoeneko argitara emana zegoen), neurriz kanpoko berandutze-interes batzuekin (orain abusuzko deklaratuak izan direnak) eta zorra galdegiteagatiko komisio neurrigabeekin (hauek ere abusuzkotzat deklaratuak izan direlarik)

2012an Lorenaren etxebizitza enkantean ateratzen da. Enkantea hutsik geratzen da inork ez baitu eskaintzarik egiten, Eusko Jaurlaritzak ez du bere erosketarako lehentasuna baliatzen (babes ofizialeko etxebizitza izaki) eta Kutxa babes ofizialeko etxebizitza baten jabe egiten da (!!)

2012 urte berean lehen aipatu dugun Hipoteken Bitartekotza Zerbitzuan lan egiten duen abokatu batek Lorenaren kasua ezagutzen du eta bidegabekeria itzela dela ikusirik Lorenari laguntzea erabakitzen du. Bere izena J da. Lorena J-rekin fidatzen da, eta J-k argi erakusten du Kutxaren jarrerarekin suminduta dagoela. Elkarte honek J-k Lorenari igorririko zenbait mezu elektroniko ikusi ditu eta J-k esandakoen artean ondorengoak azpimarratu nahi ditu:

El comportamiento de Kutxa es indecente. Te mando todo mi ánimo. Es muy triste e injusto que estéis viviendo todo esto. Nos asiste la ley y la moral, y no vamos a cejar en nuestro empeño hasta que se consiga un acuerdo. Estoy seguro que este calvario que estás viviendo va a acabar pronto. No vamos a descansar hasta que se consiga una resolución justa.

2013an, hipoteka-zordunen babesa indartzeko neurrien 1/2013 legea indarrean sartzean, Kaleratzeak Stop elkarteko abokatuek ikusten dute Lorenaren kasuak baduela lege honetan kabida, eta Abusuzko Klausulengatiko Aparteko Inzidente deritzona aurkezten dute.

Ze abokatu uste duzue izendatzen duela Kutxak Inzidente honetan Lorenaren interesen aurka egiteko? Ba J bera. Honek Kutxarentzat lan egiten du orain eta kasua zein bidegabea den ahaztu du antza. Horrelaxe da, Kutxak Hipoteken Bitartekotza Zerbitzuan lan egin duen abokatu bat fitxatu du, Kutxaren hipoteken biktima diren dozenaka familien konfidentzien ezagule dena. Eta ez du zalantzarik Lorenaren aurkako kasua hartzeko. Eta J Lorenaren aurrean jartzen da orain, Lorenak bere etxebizitza berreskuratu ez dezan, orain dela ez asko hau zioenean: “Espero de todo corazón que se haga justicia y busquemos el modo por el que podáis mantener la vivienda”. Ez dago hitzik.

Baina Kaleratzeak Stop-en laguntzaz honi buelta ematea lortu eta Lorena kaleratzea ekidingo dugu.

2013ko abenduan Donostiako epaitegi batek Lorenaren defentsak aurkezturiko Inzidentearen inguruko epaia argitaratzen du eta beste batzuen artean ezartzen du Lorenari aplikaturiko berandutze-interesak eta zorra galdegiteagatiko komisioak abusuzkoak direla, eta beraz bertan behera uzten ditu. Galdera da ea zer gertatuko litzateken orain bertan behera gelditu dirten interes horiei aurre egiteko Lorenak jarri zuen dirua 2.900 eurotako bere zorra ordaintzeko erabiltzerik izan balu. Eta erantzuna, ziur asko zorrari buelta ematea lortuko lukeela.

Gainera, Lorenaren defentsak uste du IRPH Cajas indizea aplikatzea ere abusuzkoa dela, eta beraz Kutxaren aurkako demanda bat aurkeztuko du, klausula hori bertan behera gera dadin.

Kaleratzeak Stop-en talde juridikoa gehiegikeria honi amaiera jartzen saiatuko da, eta guk errudunak seinalatuko ditugu, herritarrek jakin dezaten nor den nor egungo egoeran. Krisia ez, baizik eta guk ordaintzeko asmorik ez dugun estafa bat besterik ez den honetan.

7 responses to “Kutxak babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratu du 2.900 euroko zorragatik eta IRPHa, abusuzko klausulak, abokatu zital bat eta Eusko Jaurlaritzaren konplizitatea medio

  1. Nuria Poch Folch

    Injusticia, dominancia de Don dinero sobre la decencia y la justicia.Ojala consigais darle la vuelta al caso.

  2. MI MARIDO Y YO ESTUVIMOS EN LA KUTXA DE TOLOSA PIDIENDO LA HOJA DE RECLAMACIONES PARA LUEGO LLEVAR LA PROTESTA A LA OFICINA DE CONSUMO,
    AUNQUE NO TENEMOS CLARO QUE ESO SIRVA PARA ALGO,A LOS DOS DIAS NOS CONTENTARON DE LA CENTRAL EXPLICANDONOS QUE LA APLICACION DEL IRPH CAJAS EN NUESTRO CASO ES PERFECTAMENTE LEGAL POR HABER REVISADO LA HIPOTECA ANTES DE LA SUPRESION DE DICHO INDICE,TODO ELLO ADEREZADO CON ARTICULOS DE LA LEY; EN CONSECUENCIA NO NOS QUEDA MAS REMEDIO QUE SEGUIR PAGANDO LOS CASI MIL EUROS AL MES HASTA QUE SE REVISE DE NUEVO EN AGOSTO.ESPERO QUE ALGUN DIA CONSIGAMOS HACER JUSTICIA ENTRE TODOS.

    • Era legal aplicarlo en la revisión si ésta fue antes de noviembre, pero no es legal que nos lo sigan aplicando después del 1 de noviembre. Por tanto seguid adelante con la reclamación de Kontsumobide.

  3. Egunon!

    Lehenik eta behin, plataformak eta elkarteak oro har egiten duenaren alde nagoela adierazi nahi dut.

    Hori esan da, nire uste apalean, gauza bat da Kutxarekin eta bere jokabideekin sartzea eta beste gauza bat da abokatuarekin sartzea. Profesionala ba da, lan egin beharko du beti bere bezeroaren alde nahiz eta bezeroa ez gustatu.

    Azkenik azpimarratu nahiko nuke horrelako gauzekin kontuz ibili behar dela, horretarako garrantszitsua da hainbat gauza kontutan edukitzea eta egia esan ez dut uste legala denik Facebook-etik informazio pertsonala jasotzea.

    Agurrak!

    • Patxi,

      Kutxarekin sartzea bera ere ez degu dustoko. Mailegua beraiekin sinatu bagenuen gure aurrezki kutxatzat genuelako da. Eta oraindik kutxa gipuzkoar publiko eta sozial bat behar degula uste degu. Baina gaizki egindakoak salatu beharra daukagu.

      Abokatu honekin berdin gertatzen da: gogorra da modu pertsonalean salaketa egin beharra. Baina jarri zaitez Lorenaren kasuan: zure konfidantza eman diozu abokatu bati, zure intimitateak erakutsi, zure aldeko argumentuak erakutsi, eta baita aurakoak ere seguru asko… eta bapatean zure aurka jartzen da, zuri buruz duen informazio guztiarekin. Profesionala dela diozu, baina ez da. Profesional batek kasua eramateari uko egingo lioke, pertsonalki duen inplikazioagatik.

      Berriro diot: Jarri Lorenaren kasuan. Etxerik gabe gelditu zara, eta gainera labankada hori jaso behar.

      Kasu honetan, eta bizi dugun estafa handi honetan oro har, erantzuleak izen-abizenak dituzte, eta ezin dugu hoiek salatzeari uko egin. Errudunentzako epaiketa eta zigorra eskatzen ditugu. Errudunak ez dira “merkatuak” edota “kapitalismoa”. Horiek maneiatzen dituztenak baizik. Nik eskratxeak eta antzeko neurriak defendatzen ditut. Inozoak gara bestela.

      Ondo izan.

  4. La semana pasada me han llamado de la oficina de kutxa,la directora para ser más exactos.notificandome que a partir de febrero me aplican el euribor + 1 punto,le respondi que perfecto pero que la ley es desde el 1 de noviembre que ocurre con lo que habéis cobrado de más,su respuesta,que no puede hacer nada que son órdenes de arriba???SI SE PUEDE,Vamos a seguir dándoles caña a estos ladrones.ÁNimo Morena

  5. Porque no publicais el nombre completo de (J), ayer vi toda la informacion y no me la pude descargar, hoy queria descargarmela y resulta que no aparece. Pregunto? (pero me lo imagino).

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *