KUTXA/KUTXABANK

Gipuzkoan IRPHaren kaltedun gehienok Kutxarekin sinatu genuen gure mailegua. Orduan aurrezki kutxa bat zen, eta gaur oraindik “erantzukizun soziala” duen erakundetzat aurkezten du bere burua. Baina zein da errealitatea? Kutxak IRPHaren abusua ahalik eta gehien luzatu eta baliatzen du, inongo erreparorik gabe eta erakundeetatik jaso dituen deialdiei muzin eginez (tartean Gasteizko legebiltzarra, Gipuzkoako hainbat udalbatza, Batzar Nagusiak eta Foru Aldundia). Gainera, IRPHarekin lotuta bere aurka ematen diren epai guztiei sistematikoki helegitea jartzen die.

Kutxak IRPHari loturik dituen maileguen artetik gehiengo handi bat IRPH Cajas aldaerari dago lotuta, eta indize hori desagertuko balitz Euribor+1 ezartzen du ordezko bezala. 2011ko urrian estatu espainiarrak IRPH Cajas gardentasunik gabeko indizea zela onartu zuen eta ministerio-agindu bat argitaratu zuen (“gardentasunerako agindua” izendatua) bere desagerpena aginduaz. Kutxak, bere ustezko “erantzukizun sozial” horri eutsiaz, gure kontratuan aurreikusiriko ordezkoa aplikatu behar zigun: Euribor+%1.

Baina IRPH Cajas argitaratzen jarraitu zela-eta, aplikatzeari eutsi zion. Zergatik jarraitu zen argitaratzen? Gure kontratuek ez bezala ordezkorik aurreikusten ez zuten horientzat. Luzapen bat besterik ez zen, estatuak ordezko orokor bat erabaki bitartean (azkenean IRPH entidades izango zena). Kutxari ordezko honek ez zion eragingo, aurrez adostua baitzegoen kontratuan, eta beraz luzapen hau ez zegokion, baina horri eutsi zion hilero gehiago kobratuaz jarraitzeko. Izan ere, IRPH Cajas aplikatu edo Euribor+1 aplikatu hilean 300 euro ziren hipoteka bakoitzean. Sekulako astakeria.

Beraz Kutxak IRPH Cajas indizea aplikatzen jarraitu zuen, esanda bezala, hainbat erakunde publikori entzungor eginda. Tartean ziren aurrezki kutxaren sortzaile diren Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gardentasunerako ministerio-agindu hura argitaratu eta bi urte luze ondoren, 2013ko azaroaren 1ean, IRPH Cajas indizea argitaratzeari utzi zioten azkenean. Baina Kutxak oraindik gehiago luzatu nahi zuen lapurreta, eta erabaki zuen bakoitzaren hipotekaren errebisiora arte ez zigula ordezkapena egingo. Honen ondorioz, kasurik okerrenetan zenbait kaltedunek IRPH Cajas indizearen ondorioak pairatu ditu 2014ko urria arte. Hau da, ministerio-agindua ezagutu eta hiru urte luzez. Hiru urtez luzatu zuen Kutxak IRPH Cajas indizearekin eginiko lapurreta hori.

Ordezkatzetik baliogabetzera

Gure plataformaren haserako helburua Kutxak IRPH Cajas indizea Euribor+1 ordezkoarekin berehala ordezkatzea zen, eta argi dago ez genuela lortu, Kutxak aplikazioa ahal zuen guztia luzatu baitzuen. Baina gaur egun eztabaida horrek garrantzia galdu du. Epaitegietan frogatu dugu IRPHa abusuzko klausula dela, eta ondorioz baliogabea. Honek esan nahi du ez zuela gure kontratuetan agertu ere egin behar, eta ondorioz maileguaren haseratik IRPH indizearen arabera ordainduriko guztia itzuli behar digu. Horixe ebatzi dute epaitegiek hamarnaka aldiz, Kutxa zigortzen duten beste hainbeste epaiekin. Baina Kutxak epai guztiei helegitea jartzen die eta bere makineria juridiko guztia abian jarri du, eta beraz borroka luzea izango da. Informazio gehiago duzu “Epaitegiak” atalean.

Kutxabank eta IRPH Entidades

IRPH Cajas desagertu zen eta Kutxabankek berandu baino ordezkatu zuen Euribor+1 ordezkoarekin. Baina IRPH Entidades aldaera indarrean dago, eta Kutxabankek aplikatzen jarraitzen du zenbait mailegutan. Gehienak babes ofizialeko etxebizitzei dagozkien kontratuak dira, eta beraz Kutxabank premia handiena duten familiak zigortzen ari da orain ere. Gure talde juridikoak jadanik lortu du IRPH Entidades baliogabetzea. Gainera, kontratuak Euribor ordezko bezala aurreikusten ez zuenez, epaileak ebatzi du mailegu horrek interesik gabe jarraitu behar duela.

Kutxabank, fede gaiztoz jokatzeagatik zigortua

Kutxabank eta IRPHa tarteko dituen beste eskandalu bat maileguko indize bezala IRPH Cajas eta ordezkoa Euribor+1 izan eta hilerokoa ordaintzeko zailtasunak zituzten familia batzuena da. Familia horiek, euren egoera laster Euribor+1 ordezkoarekin asko hobetuko zela jakin gabe, Kutxabankek eskaini zien nobazio bat onartu zuten, maileguaren epea luzatu eta modu honetan hilero ordaindu beharreko kopurua apur bat jaisteko. Baina horrekin batera zera onartu zuten: desagertzear zegoen IRPH Cajas indizeari uko egin eta indarrean jarraitu behar zuen IRPH Entidades hartzea. Gure talde juridikoak lortu du mota honetako lehen kasuan Kutxabank zigortua izatea. Epaiak fede txarra ikusi du Kutxabanken jokaeran. Izan ere, nabaria da larritasunak igarotzen ari ziren familia horiek maula egin ziela.

Erantzukizun politikoak

Esan dugun moduan, gaur egun IRPHaren eta Kutxabanken aurka borrokan gabiltza epaitegietan. Baina ez dugu ahazten Kutxaren jokabidea Kutxaren Administrazio Kontseiluan PNV, PSE, PP, CCOO eta Pixkanakak zituzten ordezkariak bultzatua izan zela. EH Bilduk zituen ordezkariak izan ziren kontseiluan IRPHaren aurka egin zuten bakarrak. Beherago duzu gaur egun deseginda dagoen Administrazio Kontseilu horretako kideei buruzko informazio guztia. Gaur egun alderdi eta sindikatu horiexek aurrezki kutxa likidatu egin dute, eta inolako kontrol publiko eta sozialik ez duen banku-fundazio bihurtu. Gure plataforma lapurreta horren aurka dago eta Kutxabanken pribatizazioaren aurkako mugimenduarekin bat egin du.

kutxa_ak

kutxa_ak_zerr

argazkia_pnv_xabierXabier Iturbe Otaegi. PNV. Kontseiluko presidente eta ondorioz kriminalen artean erantzunkizunik handiena duena.
argazkia_pnv_jonJon Jauregi Bereziartua. PNV. Beasaingo alkate izan zen 12 urtez. Joseba Egibarren sektorekoa da (hitzegin genuen hemen Josebari buruz). 2007an, Jon Jauregik Gizpukoako Diputatu Nagusirako hautagai izateari uko egin behar izan zion, ustezko iruzur fiskalak argitaratu zirenean. Interneteko bilaketa batek hauek bezalako titularrak ematen ditu: “patrimonioaren handitze garrantzitsu bat” edota “dituen 6 etxebizitzetatik bi Ogasunari ezkutatzea”. Sei etxebizitza! Gaur egun Gipuzko Buru Batzarreko kide da, eta Kutxaren Administrazio Kontseiluan Gipuzkoako Batzar Nagusiak ordezkatzen ditu. Batzar Nagusiek defendatu zutenaren guztiz aurka bozkatu zuenez (hau da, Kutxari IRPHa aplikatzeari uzteko eskatzen dion Batzar Nagusien ebazpena propio desobeditu zuenez), pertsonaia ilun honek bere karguari uko egin beharko lioke. Batzar Nagusiek Jon Jauregiri kargu hartzea eztabaidatu zuten baina PNV eta PSEk babestu egin zuten.
argazkia_pnv_iñigoIñigo Barandiaran Benito. PNV. Kasu honetan ere, interneteko bilaketa batek iragan zalantzakor bat agertarazten du, eta horrela jakin dezakegu Kutxaren Administrazio Kontseilura iritsi zenean Funtzio Publikoaren Legea haustea leporatu zitzaiola, bateraezintasun erregimena ez betetzeagatik. Iñigo Barandiaran Donostiako udalean funtzionaria zen eta ez zion uko egin nahi izan ia 70.000 euroko soldatari (antzinatasuna kontatu gabe)
argazkia_pseJosé Miguel Martín Herrera. PSE-EE. Eusko Jaurlaritzan Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro kontseilaria izan zen, eta Visesa bezalako zenbai sozietate publikotan exekutibo. Gainera, Europistas, Bidegi edota Pasaiko Portuko Agintaritza bezalako enpresen administrazio kontseiluetan ere aritu da.
argazkia_ppEduardo Placeres Pascua. PP. Irungo udaletxea ordezkatuz, PSEko Jacinto Hernández Martín joan zenean sartu zen. Aldaketa honek taldeari koherentzia pixkat bat eman dio. Izan ere, PP-k ia inoiz ez digu babesik eman, eta ondorioz eman duen bozka koherentea da. PSE-k ordea ekimen mordo bat aurkeztu du hainbat instituziotan, Kutxari IRPHa aplikatzeari uko egiteko eskatuaz... eta bitartean Kutxan dituzten kontseilariek guztiz aurkakoa defendatzen dute.
argazkia_ccooVicky, Victoria Juana Alquézar Shepens. CCOO. Sindikatu honek azaldu beharko du nolatan lerrokatzen den beti PNV bezalako alderdi eskuindar batekin. Modu aktiboan bozkatu du IRPHa aplikatzen jarraitzearen alde, etxegabetzeak eta hondamendia bultzatuaz. Publikoki, CCOO-k gezurra esaten du, ukatu egiten baitu Kutxaren administrazio kontseiluan IRPHaren inguruko bozketarik egon denik.
argazkia_pkFrancisco Borja García Santacruz. Pixkanaka. Kutxaren langilegoa ordezkatzen du, eta langileei eskatu behar diegu beraien iritzia emateko, bozka hau babestu edo gaitzetsiaz. PNV eta PSEk (eta batzutan PPk ere) jendaurrean babestera ausartzen ez diren indize kriminala babesten dute, bai ala ez?
argazkia_dyaJavier Barece Imizcoz. DYA. Interes Kolektiboak ordezkatzen dituzten Erakundeen ordezkaria. Dimisioa eman zuen eta bere eserlekua hutsik dago orain. IRPH bozkatu zen saiora ez zen joan, eta botua delegatzeari uko egin zion, modu honetan PNV=PSE=PP=CCOO=Pk blokeari garaipena emanaz, presidentearen kalitate-botuari esker.
argazkia_blduEH Bildu. Koalizioaren 7 ordezkariek erakutsi dute koherenteak direla Gasteizko legebiltzarrean, Gipuzkoako Batzar Nagusitan eta udaletxetan bozkatzen dutenarekin, eta indize kriminal honekin amaitzeko benetako interesa erakusten duten bakarrak dira.

31 responses to “KUTXA/KUTXABANK

  1. Hola:
    a mi me han revisado el 5 de agosto por parte de la kutxa la hipoteca. Me han aplicado el IRPH. Pueden hacerlo o puedo reclamar que me apliquen el euribor + 1.
    Gracias

  2. Kaixo Joseba,
    seguramente sí pueden hacerlo, porque no los están haciendo a miles de afectados. Pero deberías reclamar por escrito para que quede constancia de nuestro enfado. Tienes un modelo en la sección de descargas.
    Si tienes revisión anual, todo apunta a que querrán aplicarte esto hasta agosto de 2014, estirando la estafa al máximo. Hay que pelear contra esto. Atento a las siguientes acciones en esta página. Y si puedes venir a la reunión, perfecto.

    Gero arte

  3. Hola,
    hoy he mirado la hipoteca que tengo con KUTXABANK y como indice sustitutivo del IRPh, pone que me aplicarian el IRPH CECA. Por lo que he estado viendo, este tipo de interes todavia es mas alto que el IRPH. Pueden aplicarme este indice o tambien desaparece?
    Muchas gracias

    • Es el primer caso de Kutxabank que conozco sin sustitutivo Euribor+1

      CECA también desaparece. Si no tienes ningún otro sustitutivo válido (míralo bien) te aplicarán IRPH Entidades. Puedes ir a la sección calculadora -> IRPH entidades.

  4. daniel vicente

    yo tengo el tipo medio conjunto entidades de crédito que creo que es el IRPH entidades y mi sustitutivo es IRPH cajas. Mi pregunta es que creo que lo tengo chungo porque el IRPH entidades no desaparece, es asi. Si podeis contestarme y decirme si puedo hacer algo

  5. Raquel Rubio

    Mi hipoteca la tenía con Kutxabank, (en Andalucía, actualmente Cajasur). La revisión de la hipoteca me correspondió el 6 de octubre. Me dicen que como la revisión es anterior al 31 de octubre, tengo que estar todo el año hasta mi próxima revisión pagando la misma cuota (en base al IRPH). ¿Podría reclamar para que me aplicaran el euribor más uno a pesar de que la revisión de mi cuota no corresponde hasta el 6 octubre del 2014?

    Un saludo

  6. Hola, mi marido tiene el tipo medio conjunto entidades de crédito que creo que es el IRPH entidades y su sustitutivo es IRPH cajas. Mi pregunta es si lo tiene complicado porque el IRPH entidades no desaparece. Puede hacer algo o se tiene que conformar??
    Gracias y un saludo enorme

    • Efectivamente el IRPH Entidades no desaparece, pero hay que luchar para conseguirlo, porque también es manipulado.

  7. Buernos dias, yo tengo irph entidades con el santander y el sustitutivo euribor +1, veo que este indice irph conjunto entidaes no desaparece , y mi pregunta es como es posible y la orden proviene de europa para que desaparezca el irpn por ser manipulable , Yo creo que tendrian que desaparecer todos los irph en cumplimiento de la orden europea.
    ¿Se puede hacer algo con el irph conjunto de entidades?.
    Saludos

  8. Somos un matrimonio de A Coruña y tenemos la hipoteca en la Kutxa.
    ¿Qué podemos hacer contra la clausula del IRPH?
    ¿Con que plataforma podemos contactar en A Coruña para hacer presión contra el abuso de la Kutxa?
    ¿Hay alguna forma de denunciarlos o de formar parte de una denuncia colectiva?
    Gracias.

  9. yo tengo hipoteca con irph de las cajas con kutxa (actualmente Cajasur para andalucia). segun las escrituras el sustitutivo a este referencial sería euribor + 1. La revisión de mi hipoteca es anual y se hace en noviembre, siendo los cinco de cada mes el día del cobro. Actualmente miro en la oficina virtual de cajasur y aparece que esta aun en revision mi hipoteca. Estamos a 14 de nov. 13. Mi pregunta es si a mi se me debería de aplicar el euribor para la cuota que me venga el 5 de diciembre que corresponde al mes de noviembre.

    Gracias

  10. Hola!
    Yo nosotros también tenemos la dichosa IRPH pero nos han comentado que cuando vas a pedir a l a kutxa el euribor +1 te dan dos opciones a elegir, una con euribor libre que pagas según sube o baja u otro con topes arriba y abajo.
    En este caso qeu se hace o elige?????

  11. Yo tengo irph y me pasa a entidades si desaparece entidades me pasaria a cajas pero estas desaparecen ,entidades desaparecera tambien ?

  12. Hola, tengo tambien una hipoteca con kutxa y la verdad s que estoy un poco perdida. Estoy cobrando el RGI, vivo sola asi que tengo que hacer frente a todos los gastos. A veces tengo que privilegiar unos pagos antes que otros, y por unos pocos dias me han cobrado 30 € por los atrasos, como tengo 2 creditos (un hipotecario y uno personal para la vivienda tambien) este mes tengo la cuenta en negativo de 60 € ! Quisiera reclamar estos pagos que me parecen abusivos. Como tengo que actuar ?
    En relacion al IRPH n una hoja con el resumen de mi hipoteca etngo lo siguiente:
    Primer sustitutivo : IRPH ENT ESP SIN NOMINALI 2M.A; DIF:0,00
    Segundo sustitutivo : IRPH-CAJAS SIN NOMIN-2 MES ANT.; DIF: 0,00
    Que tengo que entender ?
    Muchas Gracias por vuestro trabajo

  13. holaa,que se puede hacer para que nos quiten ya el irph y no tener que esperar a la proxima revision?.me pondran el euribor+1 pero hasta julio no me revisan,soy de sevilla y me gustaria que alguien me ayudara.gracias.

  14. Egunon,

    querria saber si a los que tocaba la revisión de los intereses después del noviembre 2013 la kutxa ha aplicado Euribor+1 o sigue aplicando IRPH (o el nuevo indice). A mi me toca la revisión en el abril de este año, en la hipoteca si que tenemos escrito que si desaparece IRPH se nos cambia a Euribor +1 .

    gracias por la información

  15. Hola buenos días a todos

    Nosotros compramos el piso sobre plano en el 2004 a través de la finca que ya no existe y directo con los promotores, el problema es que llevamos casi un año mirando las escrituras en la que lo primero me ocultaron información tanto el promotor y caixa penedes. cuando compré el piso yo no sabia que era una sub-rrogación que tenían una hipoteca de construcción, pues bien en el mes de octubre me he dado cuenta que en las escrituras hipotecarias cuando firmamos la compra el notario no me ha incluido la documentación de la otra hipoteca, el caso es ahora que mi compra fue con el IRPH, en las escrituras no hay sustituto si desaparece, he ido al registro de propiedad para pedir documentación de la anterior hipoteca del promotor y ahí si que lo pone que si desaparece se aplicara el que indique el banco de España. la revisión es cada año y fue ahora el 25 de enero del 2014, y el director de banco sabadell (antes caixa penedes) que es el mismo que me ha hecho la hipoteca me dice que no me aplicarán nada hasta el enero de 2015 que tengo que estar un año así igual. y que además me aplicaran irph entidades……………estoy desesperada y no se que hacer. me podéis ayudar por favor? a donde tengo que ir con la documentación, soy de Barcelona.

  16. Hola, buenos días:
    Tengo una hipoteca con IRPH, que firmé con Kutxa en 2007. A partir de enero de 2013 pasó a Caja Sur.
    La revision toca en Abril, y me dicen que va acambiar a Euribor mas lo dispuesto en la escritura de contrato (+1).
    Quisiera saber desde cuando se me tenia que haber aplicado la Orden Ministerial, y desde cuando puedo reclamar la aplicacion de dicha orden?
    Gracias por vuestra colaboracion, saludos

    • hola luis o cualquier otro que me pueda ayudar he leido tu comentario,yo tambien estoy con cajasur antes kutxa,tengo el irph entidades he ido ha hablar con la directora del banco y no me ha dado ninguna solucion,tengo una situacion muy mala gano 850 euros de sueldo y pago 900 de hipoteca.He leido en tu comentario que te pueden poner euriobo mas 1 pero a mi no me ha dicho la directora nada de esa opcion(no se si me esta engañando o no)mi pregunta es por si puedes o sabes respondermela ¿es obligatorio que el banco me ponga euribo mas uno?seria lo mejor que me podria pasar me ahorraria sobre 350 euros al mes ……gracias ,,,,,,,,,,,,,responder si podeis

  17. hola luis o cualquier otro que me pueda ayudar he leido tu comentario,yo tambien estoy con cajasur antes kutxa,tengo el irph entidades he ido ha hablar con la directora del banco y no me ha dado ninguna solucion,tengo una situacion muy mala gano 850 euros de sueldo y pago 900 de hipoteca.He leido en tu comentario que te pueden poner euriobo mas 1 pero a mi no me ha dicho la directora nada de esa opcion(no se si me esta engañando o no)mi pregunta es por si puedes o sabes respondermela ¿es obligatorio que el banco me ponga euribo mas uno?seria lo mejor que me podria pasar me ahorraria sobre 350 euros al mes ……gracias ,,,,,,,,,,,,,responder si podeis

    • Germán, lamentablemente el IRPH entidades por el momento no va a desaparecer, por lo que en principio el banco no está obligado a sustituirlo por Euribor+1. Habrá que pelear para conseguir que anulen el IRPH entidades, pero puede que sea una lucha larga. Por tanto si tienes problemas para pagar tu hipoteca recuerda que debes acudir cuanto antes a la PAH más cercana. Para más info sobre IRPH entidades puedes ir a la sección “irph entidades y otros” en esta misma web.

  18. maria del mar

    Yo hola soy una afectada mas de kutxa, he estado ajena a todo lo que estaba pasando, porque nosotros apesar de vivir en Cádiz, nuestra sucursal esta en dos hermanas Sevilla, y siempre el contacto ha sido teléf. Y nunca nos han trasmitido la realidad. Me informo porque me meto en internet para ver que ha pasado con el irph y veo que existe hasta una plataforma de afectados (alucino la cantidad de tiempo que se han estado riendo de nosotros, pido por favor nos digais los pasos a seguir muchas gracias

  19. Hola buenas yo soy otro estafado mas por esta trama bancaria. Tengo irph cajas y ahora en sustitución me aplicaran un irph entidades es lo mismito varia nada total k sigo kon la misma patraña de esta gentuza !! He decidido dejar de pagar por k estoy arto de pagar un 3, 90% me siento estafado, y no lo soporto mas tendriamos k hacer todo el mundo lo mismo y acabar con esta xusma . ( EL PUEBLO UNIDO JAMAS SERA VENCIDO)

  20. Pedro Antonio Núñez Cerón

    Buenos dias, yo tengo la hipoteca con kutxabank y el índice aplicado en escrituras es el IRPH cajas, y en caso de que desaparezca este, se aplicará el EURIBOR+1% durante toda la vida del préstamo.Ya han empezado a aplicarme el segundo índice desde Julio 2014, al ser este mes cuando me tocaba la revisión anual.Tengo dos preguntas, primera, por qué no se aplicó esto desde el momento en que desapareció, en Noviembre 2013, el IRPH, teniendo que esperar 8 meses más hasta mi revisión, por lo cual me quejé en mi caja y se rieron de mi; y segunda, si en las escrituras dice “durante toda la vida del préstamo”, quiere decir esto que tendrian que devolverme todos lo intereses que han cobrado de más desde el primer dia del préstamo (Julio 2007)?.Muchas gracias.

  21. YOLANDA GARCÍA

    HOLA A TODOS Y GRACIAS POR LA AYUDA QUE PRESTAIS! TENGO HIPOTECA CON LA CAIXA Y COMO ÍNDICE SUSTITUTIVO ME APLICAN LA ÚLTIMA REVISIÓN DE MANERA FIJA HASTA EL FIN DE LA HIPOTECA. DEBO CONFORMARME DADO QUE EL IRPH HA DESAPARECIDO? NO ES UNA CONTRADICCIÓN NORMATIVA Y POR TANTO DEMANDABLE? SÉ QUE MUCHAS PERSONAS ESTÁN PRESENTANDO DEMANDAS PERO NO SÉ SI EN MI CASO TENGO GARANTÍAS DE ÉXITO. MUCHAS GRACIAS!

  22. Hola, somos un matrimonio de Renteria con una hipoteca con kutxa ahora kutxabank. En una primera instancia la hipoteca era al Mibor + 1.5 al desaparecer el sustitutivo era irph cajas y nada mas, osea q como no tenemos otro sustitutivo nos pondran el irph media entidades, a seguir robando a los de siempre con el beneplacito del gobierno y banco de españa…..

  23. Buenos días,
    Primero quiero agradecer vuestro esfuerzo al poner en marcha esta plataforma. Tengo una duda y no sé si se puede sostener en una demanda con opciones de que el juez de turno se pronuncie.

    Si el IRPH entidades se forma por el IPRH de cajas y por el IRPH de bancos, habiendo desaparecido las cajas, el IRPH entidades se forma sólo del IRPH bancos? De ser así se nos está aplicando un índice que se referencia única y exclusivamente en un índice que ha dejado de publicarse (IRPH Bancos) y por tanto debería aplicarse el índice sustitutivo, no?

  24. Hola hoy fui a Kutxabank antes BBK a preguntar porque me a bajado tan poco la hipoteca (-40eur)ya que si me subía cuando el euribor estaba alto (+165eur) y cual no a sido mi sorpresa me aplican el IRPH, por favor dígame qué debo hacer, o cómo ponerme en contacto telefónico con ustedes .vivo en Bizkaia por si puedo acudir a algún sitio aquí
    Muchas gracias espero su respuesta

  25. y qué ocurre si la hipoteca tiene irph cajas pero no fue solicitada para compra de vivienda sino para financiar un negocio?

    gracias

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *