Kanpaldia eta prentsaurrekoa pribatizazioaren aurka

141024prentsaurrea

Gaur ospatuko den Kutxaren Batzar Nagusiaren aurreko kanpaldian kaltetuok irakurri dugun oharra eta bertan dauden kaltetuen zerrenda:

KUTXAREN BATZARRAR OROKORRAREN AURREAN KANPALDIA: KALTETUOK KUTXABANKEN KONTROL PUBLIKO ETA SOZIALA EXIJITZEN DUGU

Donostia, 2014-10-24

Gaur herriak Donostiako Kutxaren egoitzaren aurrean kanpaldia egin du aurrezki kutxen espoliazio prozesua eta gizarte ekintzaren likidazioa geldiarazteko. Gaur, hemen, plataformak eta norbanakoak elkartu gara; etxegabetuak izan garenak, finantza-iruzurrak txirotu gaituen fede oneko zordunak, gure etxea enkantean jartzeko mehatxupean bizi garenak, etxebizitza ordainean eman eta alokairu soziala ordainduz duintasunez bizitzeko aukera bat eskatzen dugunak, engainatuak izan garen abal-emaileak, gure maileguak funts-putreei oparitu dizkietenak, IRPH-ak kaltetuak, aurreztaile txikiak eta pentsiodunak, baztertze arriskuan daudenak, gizarte ekintzaren mendeko direnak eta, oro har, Kutxabank-en ereduarekin ados ez gaudenak. Ez diegu bide honetatik jarrai dezaten utziko, ez horixe!

Kutxaren gaur egungo kudeaketa eredua guztiz antisoziala da eta banku fundazio bihurtzeak, PNV, PSE, PP eta CCOO-ek nahi duten moduan, egoera hau larriagotu eta betikotu besterik ez du egingo.

Gaur Kutxaren pribatizazioan urrats berri bat egitekotan dira, kontrol publikoa eta soziala sahiestuko duen prozesuri abiapuntu emanez; aurrerago akzioak inbertsore pribatuei saltzeko asmoarekin. Banku-fundazioan eraldatzea ez da derrigorrezkoa, legeak beste aukera batzuk eskaintzen ditu, boterea 15 pertsona ahalguztidunen esku ez uzteko eta lagun hauek kontrol sozial eta publikoa sahiestuz beraiek nahi moduan joka ez dezaten. Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena eztabaida dadin exijitzen dugu, gutxienez; legezko eta balekoak diren beste proposamen batzuk ere badaudela jakin arren, esaterako, Ekai Center-ek, Kutxabank Publikoa izeneko ekimenak eta PSEko Gazteriak proposaturikoak.

Herritar guztiak —PNV, PSE, PP eta CCOO-eko oinarri soziala barne— antolatu diren mobilizazioetan parte hartzera deitu nahi ditugu, batez ere, 15:00etan hasiko den eltze-joaldian; une horretan sartuko baitira Kutxako ordezkariak deitutako batzarrera.

Beste Kutxabank eredu bat posible da. Egin dezakegu!

ERANSKINA: DENDETAN DAUDEN KALTETUAK
DENDA: KUTXABANKN ETXEGABETZEAK
Lorena eta Sandra, kaleratuak izateko zorian.
Lorenari Kutxak Errenterian zuen bere Babes Ofizialeko Etxebizitza kendu zion eta kaleratua izateko zain dago; guztia bere hipotekaren ordainketak 2.900€tako atzerapena izan zuelako. Lorenak Kaleratzeak Stop-en laguntzarekin epaitegietan frogatu ahal izan du Kutxak ezarritako atzerapen-interesak gehiegizkoak zirela. Kutxak epaia errekurritu zuen Lorena eta bere alaba lehenbailehen kalean uzteko asmoz.
Lorenak bigarren instantzian irabazi zuen eta, gainera, Kutxa auzi-bidean jarri zuen IRPH indizea ere gehiegizkoa zela iritzita. Epaitegiak Lorenari arrazoi eman dio: IRPH-a eraginerraza da eta, ondorioz, legez kanpokoa. Beraz Kutxak ez zuen inoiz aplikatu behar. Lorenak IRPHagatik mailegu guztian ordaindutako gehiegizko interesa itzultzera zigortu dute Kutxa. Honela Lorena eta bere alabak berriz ere bere etxea berreskuratzea espero dute.
Sandra Mutrikun bizi da, langabezian dago eta Debabarrenako PAH-rekin batera, bera eta bere sema-alabak kaleratuak izan ez daitezen borrokan ari da. Etxebizitza galtzeaz gain, 150.000€ko zorra dauka zintzilik eta abal-emaileak euren etxebizitza galtzeko arriskuan daude.

DENDA: IRPHak KALTETUAK
Indize honen eraginak nabarmenak dira kaleratzeei dagozkien kanping dendetan. IRPHa pairatu dugunok lapurtu diguten guztia atzeraeraginezko izaerarekin itzultzea eskatzen dugu. Epaitegiek arrazoia eman digute bi kasutan, eta egun zera esan dezakegu: datorren azaroaren 10ean Donostiako epaitegian burutuko direla Kutxaren aurkako 35 kausen bistak, IRPHaren inguruan. Azaroaren 10ean makroepaiketa bat burutuko diegu,IRPH, Kutxabank, eta Xabier Iturberi.

DENDA: KUTXABANK LEHENENGOA DA ETXEBIZITZAK ENKATEAN JARTZEN
Marian eta Castorrek enkanteak bertan behera utziak dituzte, Kaleratzeak Stop-i esker.
Marian, bi umeen ama, dibortziatua, RGI jasotzen du, Kutxabankek bere Donostiako VPOko etxea enkantean jarri dio mailegu pertsonal batean 2.000€ko zorra izateagatik, dibortzioaren epaiaren arabera %13 bakarrik ordaindu behar duenean.
Juana, alarguna, 900€ko pentsioa du, Kutxabankek jada ordaindua duen bere Errenteriako etxearen enkantearekin bere semeak lokal bat erosteako erabilitako mailegua erreklamatzen dio.

DENDA: ETXEA ORDAINEAN EMATEA ETA ALOKAIRU SOZIALA
Ainhoa langabetua, amarekin bizi da, pentsioduna eta elbarria, oraindik ordaintzen ari den etxe batean. Mailegu pertsonal bat eskatu zuen autonomo moduan jartzeko. Ezin izan zion aurre egin, honenbestez Kutxabankek bere etxebizitza enkantean jar dezake, horregatik eskatu zuten duela urtebete baino gehiago etxea ordainean eman eta alokairu soziala, emaitzarik gabe.
Ainhoaren moduan, fede oneko ehunka zordunek eskatu dute etxea ordainean eman eta alokairu soziala baina erantzuna beti izan da ezezkoa RDL 6-03-12 edo Guindos dekretuak ezartzen duen etxebizitzaren prezioa gaindizteagatik.

DENDA: FUNTS PUTREEK KALTETUAK
Arebalatxetako J. Antonio eta Donostiako Palmira
Jose Antonio gaur egun langabezian aurkitzen da, eta IDR.FINANCE entitateak 28.000 euroko zor bat erreklamatzen dio, eta ez badu ordaintzen, puntualki hipoteka ordaintzen duen bere etxea erreklamatzeko arriskuan aurkitzen da.
Palmira, 400 euroko pentsio kontributiboa kobratzen du eta orain dela gutxi, Link Financesek jarritako izapide bat jaso du epaitegitik, non erreklamatzen dioten alabak zuen 27.000 euroko zorra (Palmira abal-emaile zena), orain dela hilabete batzuk Kutxabankek Link Finances funts putreari saldu ziona. Palmiraren etxea enkantera eraman dezaketen arriskuan aurkitzen dira. Kutxabankek 27.000 euroko zor hori, 400 euroren truke oparitu zuen fondo putreei, Palmira eta bere semeei ordea ez zioten merkealdi hau eskeini.
Kutxabankek milaka bezeroen maileguak saldu ditu funts putre hauei, 340 milioiko balorazioa zuen maileguak 5 milioien truke, hau da %1,5

ABAL-EMAILEEN DENDA
Bere seme alabe abal emaile diren hainbat pentsionista eta langabetu aurkitzen dira gaurkoan gure artean, jada ordainduta dituzten etxeak abal moduan jarri zituztenak. Kuotak ezin zituztenez ordaindu, eta Kutxak inposatuta eskubideei uko egin zietenez, Kutxabankek beraien pentsioak edo etxeak kendu ditzake. Baina Kaleratzeak Stop-en talde juridikoak lortu dituen hiru epaiei esker, lapurreta honek iraungitze-data du.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *