IRPHa Gasteizko Legebiltzarrean eztabaidatuko da berriz ere

parlam_irph

EH Bildu koalizioak ohar batetan adierazi du, eta Gara egunkariak zabaldu: Kutxaren hipoteka batetan IRPHa abusuzkotzat jo eta bertan behera utzi duen epaia Gasteizko Legebiltzarrean eztabaidatuko da laister. EH Bildu-ren ekimen bat da, eta bertan ondorengo hauek proposatzen dira:

  1. Legebiltzarrak Kutxabank-i eskatzen dio epaia onartzeko eta helegiterik ez jartzeko, nabarmena baita IRPH indizearen abusuzko izaera eta ez baitu zentzurik herritarrak beraien eskubideen defentsan epaitegietara jotzera derrigortzeak.
  2. Legebiltzarrak Kutxabank-i eskatzen dio aipaturiko epaia lehenbailehen aplikatzeko eta IRPHaren edozein aldaera duten bezero guztiei zabaltzeko, guzti-guztiei indize horren ordez Euriborra berehala aplikatuz, gehienez %1-ekoa izango den diferentzial batekin. Ordezkatzea beti ere atzera eraginez edo retroaktibitatez izango da, IRPH indizearen arabera ordainduriko kuota guztiak berriz kalkulatuz eta gehiegikeriaz kobraturiko dirua kaltetuei itzuliaz.
  3. Legebiltzarrak gainerako finantza erakundeei eskatzen die haiek ere IRPHaren edozein aldaera utzi eta Euribor-arekin berehala ordezkatzeko, gehienez %1-ekoa den diferentzial batekin. Ordezkatze hau atzera eraginez edo retroaktibitatez izango da.
  4. Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio oraindik indarrean dagoen IRPH Entidades delako indizea bertan behera uzteko, nabarmenak baitira bere kalkuluan dauden irregulartasunak, berriki abusuzkotzat joa izan den IRPH Cajas indizearen kasuan bezalaxe. IRPHaren aldaera guztien ordezko gisa Euribor-a ezartzeko eskatzen dio, gehienez %1-ekoa izango den diferentzial batekin.
  5. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio, IRPH indizea erabiltzen jarraitzen duten finantza erakundeekin harreman ekonomikoak etetea.

Gure plataformak bat egiten du bost puntu hauekin, eta talde politiko guztiak animatzen ditu baiezko botua ematera. Hala ere, gogoratu beharra dago lehen ere PNV eta PSEk babestu zutela Legebiltzarrean IRPHaren aurkako ekimen bat, non Kutxabank-i eskatzen zitzaion IRPH aplikatzeari uzteko… baina bi alderdi hauek Kutxabank barruan IRPHaren alde bozkatzen dute. Beraz Gasteizko eztabaida arreta handiz jarraituko dugu, baina ez gara han entzundakoekin fidatuko, eta Kutxa eta Kutxabank-en administrazio kontseiluen bileren zain egongo gara.

One response to “IRPHa Gasteizko Legebiltzarrean eztabaidatuko da berriz ere

  1. Ahora todos dicen que NO QUERIAN, pero siguen haciendo lo mismo.Por algo no quieren que se hable en campaña de la Privatización de Kutxabank, del castigo a la clientela con IRPH, de como se están cargando la Obra Social, todo eso esta pasando a escondidas y no quieren que se sepa, solo buscan votos y ningún castigado por IRPH, ni desahuciado ni aquel que se solidariza con los mas necesitados puede votar a los CUMPABLES, PNV-PP-PSOE y quienes le ayudan en Kutxa CCOO-PK. Todos ellos se niegan a cumplir los acuerdos de las Asambleas de las Cajas y quieren seguir ayudando a banqueros y especuladores. YA LES VALE.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *