IRPHa Batzar Nagusietan, berriro

alertalaranja

Bihar, azaroak 6, Gipuzkoako Batzar Nagusien plenoan IRPHaren desagertzea aztertuko da. Aurrez, irailaren 23an zen aztertzekoa gai hau, PSE-k aurkezturiko ebazpen-proposamena zela-eta, baina bertan behera geratu zen PSE-k berak boikota egin baitzion, gu han ginela-eta haserre. PSE-k eta PNV-k erakundetan guri babesa emateaz nazkatuta gaude, gero Kutxa eta Kutxabanken administrazio kontseiluetan guztiz kontrakoa egiten baitute. Gure lepotik farre egin nahi dute baina ez diegu utziko. Horregatik izan ginen han irailaren 23an, eta horregatik izango gara bertan bihar ere.

Oraingoan Bildu eta Aralarren batzarkide taldeek aurkeztu dute ebazpen-proposamena, eta bertan Kutxari eta bere Administrazio Kontseiluari deialdi zuzena egiten zaio. Baita Batzar Nagusiek Kutxan duten ordezkariari, Ion Jauregui Bereziartua jaunari (Beasaingo alkate ohi jeltzalea). Honek Batzar Nagusiaren deiari men egin beharko lioke, Batzar Nagusiak ordezkatzeko baitago Kutxaren kontseiluan.

Gure elkateak Bildu eta Aralar batzarkide taldeen ekimenarekin bat egiten du, eta talde hauekin prentsaurreko partekatua eskeiniko du bihar, azaroak 6, eguerdiko hamabietan Batzar Nagusien Egoitzan. Gainera, Kaleratzeak Stop-eko abokatu den Maite Ortiz ere gurekin izango da, eta Kutxabanken aurkako neurri judizial berriak argitara emango ditu.

Kaltetuok egoitza parean elkarretaratuko gara 11:45tan hasita, eta kutxacar gurekin izango da. Guztiok egon behar dugu bertan. Zatoz zu ere! Azaroaren 1a igaro denez, Kutxak Euribor+%1 aplikatu behar zigun gure kontratuek ezartzen duten bezala. Kutxaren kontratu hauste garbi honen ondorengo lehenengo hitzordua dugu biharkoa. Batzar Nagusien egoitza Miramomen dago, Poliklinikatik gertu. Ikusi kokapena hemen.

 

5 responses to “IRPHa Batzar Nagusietan, berriro

  1. Eta… Kutxabankek ez du aplikatu behar kontratuan daukagun euriborra+1, ala? Bai, ezta? Hau da, hurrengo errebisiotik aurrera. Ala?

  2. Hurrengo rebisiora arte itxaron nahi dute beraiek. Ez dute kontratuak dioena bete nahi.

  3. Hurrengo rebisioa? Ze rebisio?

    Gure mailegua zenbatean behin errebisatzen den esaten duen rebisioa? Hau da, IRPH-Cajas aldatu egiten da hilero, eta hainbat hilean behin errebisioa egin eta gure ehunekoa (interesak) aldatu egiten da.

    Horretaz ari zarete?

  4. Horretaz ari gara, bai. Hipotekaren errebisioa izan daiteke 3 hilabetean behin edo urtean behin… kasu bakitzean momentu hori iritsi arte IRPH Cajas aplikatzen segi nahi dute. Gerta daiteke hori abenduan izatea, edo datorren urteko urrian. Baina kontratuak argi dio IRPH desagertuz gero (eta hau gertatu da) Euribor+1 aplikatuko zaigula…

  5. Hara! Bada, nire hurrengo errebisioa oraingo hilabetean da. Hau da, azaroaren 10ean egingo dut hurrengo pagoa, eta datorren hilerako errebisatzen didate. Ea zer egiten duten…

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *