Gobernuak ez du erantzuten eta IRPHaren gardentasun eza babesten du

1405_respuesta_gob

IRPH Stop plataformak oso larritzat jotzen du Amaiur koalizioak espainiar kongresuan IRPH erreferentzia indizeen kalkuloaren inguruan egin zituen galderei espainiar gobernuak eman dien erantzuna.

Gobernuak, bere ustezko erantzunean, ez dio eginiko hamabost galderetatik bat berari ere erantzuten. Galdera hauek IRPH Stop plataformak prestatu zuen eta IRPHaren kalkuluan dauden irregulartasunak agerian uzten dituen txosten batetan oinarrituta daude. Plataformak ulertzen du modu honetan gobernuak IRPHaren gardentasun gabezia babesten duela.

Gobernuaren idatziak ideia orokor batzuk kopiatzea besterik ez du egiten, eta azpimarragarria da horien artean erreferentzia indizeei eskatzen zaien eta IRPHak betetzen ez duen baldintza bat: “que no sean susceptibles de influencia por la propia entidad en virtud de acuerdos o prácticas conscientemente paralelas con otras entidades”.

Orain dela gutxi ezagutzera eman den Donostiako Merkataritza Arloko 1. Epaitegiaren epaiak, Kutxabanken hipoteka batetan IRPHaren aplikazioa abusuzkoa izateagatik bertan behera utzi zuenak, argi uzten du ez betetze hau, hitzez hitz ondorengoa esaten duenean: “resulta indudable que una de las partes, el prestamista, tiene la posibilidad de influir en el importe del índice tomado como referencia”.

Informazio gehiago: Amaiur koalizioaren galderak eta gobernuaren erantzuna, berria Amaiur koalizioaren webgunean, eta Telecinco eta Europa Press komunikabideetan.

One response to “Gobernuak ez du erantzuten eta IRPHaren gardentasun eza babesten du

  1. Pingback: Espainiako gobernuak IRPHaren inguruko galdera sorta bati erantzun beharko dio idatziz | IRPH Stop Gipuzkoa - Plataforma de afectados por el IRPH - IRPHaren kaltedunen elkartea

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *