Batzar Nagusietako lehendakariaren harrera ofiziala… eta Iturberi kontuak eskatzea

131120_BBNN

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Lohitzune Txarolak gure elkartearen ordezkaritza bat jaso du Batzar Nagusien egoitzan. Lehendakariari kaltetuon egoera bereziki grabea iruditzen zaio diru publikoz sortu eta mantentzen den banku entitate baten eskutik jasotako tratuaren ondorio delako, eta Kutxari eskatu dio berehala aplikatzeko eruribor gehi puntu bat.

Batzar Nagusien webgunean eman dute honen berri: egin klik hemen berria ikusteko.

Bestalde, azaroaren 18an ospatu zen batzordean, Batzar Nagusiek erabaki zuten Kutxako presidentea eta Kutxabankeko Administrazio Kontseiluko kide den Xabier Iturberi eskatzea Batzar Nagusietan agerraldia egiteko, Kutxaren Administrazio Kontseiluan IRPHaren inguruan hartutako erabakien berri eman dezan. Ekimena Bildu eta Aralarrena izan zen, eta PPk babesa eman zion.

PNVk eta PSEk aurka egin zuten. Ez dute agerraldirik nahi. Harritzekoa, beraien diskurtso ofizialaren arabera gai oso larria baita. Edo guztiz ulergarria, alderdi hauek direlako Kutxaren Administrazio Kontseiluan IRPH aplikatzearen alde egiten dutenak. Hipokrita hutsak dira. Hipokritak eta kriminalak.

Ikusi egin beharko orain Xabier Iturbek zer erantzuten dion eskari honi. Espero dugu Kutxaren sortzaile den erakundearen eskaria aintzat hartuko duela, ez da noski gonbidapena baztertzeko bezain lotsagabea izango!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *